Zerbitzu eta produktuak

Esperientzia, hurbiltasuna eta zerbitzua

Zure beharrei erantzuteko produktu eta zerbitzuak

Baztandarra Kooperatiban produktu eta zerbitzu sorta zabala jartzen dugu gure bezeroen eskura, nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorearen eta landa-ingurunearen beharrei erantzuteko. Gure esperientziari eta gure bazkide eta bezeroen konfiantzari esker, kalitatezko irtenbideak, gertuko arreta eta behar bakoitzari egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Animalien elikaduratik hasi eta erregai-hornikuntzaraino, albaitaritzako produktuetatik, produktu fitosanitarioetatik, mineraletatik eta ustiategi eta baratzeetarako artikuluetatik igaroz, zerbitzu integrala emateko lan egiten dugu erreferentzia-puntu bakar batetik.

Kalitatea

Kalitatezko produktuekin eta konfiantzazko hornitzaileekin lan egiten dugu

Behar duzun guztia

Behar guztietarako eskaintza zabala

Animalien elikaduratik hasi eta erregai-horniduraraino, produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen ditugu Arizkungo gure instalazioetatik.

PENTSUAK ETA PENTSU FABRIKA

Animali mota guztientzako pentsua fabrikatzen dugu. Animali bakoitzaren etapa desberdineko pentsuak egiten ditugu. Horretarako, gure nutrizionista profesionalen iritzia kontuan hartuta eta  bertako edo hurbileko lehengai egokiak erabiliz, gure bezeroek behar duten kalitatezko pentsua ekoizten dugu.

Pentsu fabrikaz gain, almazen bat daukagu gure instalazioetan. Bertan guk fabrikatutako pentsuak saltzen ditugu, bertze gauzez gain.

Gure pentsuak irinean edo granulatu moduan irudikatzen dira.  Eta hauek , zakuetan, saketan eta granel moduan eskaintzen ditugu.

Baldintza batzuk beteta, garraio zerbitzua ere eskaintzen dugu, gure bezeroek behar duten pentsua etxera eramanez.

MEDIKAMENDUAK

Animali handientzako eta animali txikientzako medikamentuak eskaintzen ditugu, haien osasuna bermatzeko. Hornitzaile desberdinekin lan egiten dugu, gure bezeroei ahal den zerbitzu egokiena emateko.

Gaur egun albaitari desberdinekin lan egiten dugu. Beraiek duten esperientzia kontuan hartuta gure nekazariek %100 konfiantzen dute, albaitariek emandako aholkuetan.

Gure dendan, medikamentu batzuk stockan izaten ditugu, baino bestela 12-24 orduetan ekartzen ahal ditugu.

BURDINDEGIA

Gure aktibitate nagusia, pentsuak ekoiztea den harren, denda bat dugu, bertan produktu desberdinak eskaintzen ditugu, bezeroek bere behar guztiak ase ahal izateko.

Nekazari edo abeltzainek bertan, bere lanak egiteko behar duten material egokiak aurkitzen ahal dituzte. Zerradurak egiteko beharreko materiala, ukuiluetako materiala, silotite plastikoa, hazi ezberdinak, arropak, gareak, garbiketarako produktuak….

Horretaz gain, dendan bertako elikagai desberdinak saltzen ditugu. Baztan- Malerreka inguruko ardi eta behi gasnak, eztia, olioa, ardoak eta abar.

PRODUKTU FITOSANITARIOAK

Produktu profesional eta ez profesionalak eskaintzen ditugu. Hornitzaile desberdinekin lan egiten dugu, beraiek dituzten produktu eta esperientzia gure bezeroen arazoei irtenbide bat emateko helburuekin.

Landarako artikuluez gain baratzerako produktu ezberdinak saltzen ditugu.

MINERALAK

 Animalien elikadura osatzeko mineral eta osagarri egokiak eskaintzen ditugu, haien osasuna eta errendimendua hobetzeko. 

Belaietako mineral desberdinez gain, etxeetako baratzerako minerala, kisua, mineral ekologikoa saltzen dugu.

Hauek tamaina desberdineko zakuetan edo big bag moduan eskaintzen ditugu. Eta etxera eramateko zerbitzua eskaintzen dugu, baldintza batzuk beteta.

GASOLINDEGI ZERBITZUA

Gasolindegi zerbitzua eta etxerako erregai banaketa eskaintzen ditugu, bezeroen eguneroko beharrak erosotasunez eta gertutasunez asetzeko. 

Kooperatiban bertan dugun, ANeko gasolindegia 24 orduz martxan dago, “ call center” zerbitzu propioarekin eta pertsonalizatuarekin eta edozein bankuko txartelarekin ordaintzeko aukera ematen du.

Zerbitzu horrez gain, gure instalazioetan kotxe elektrikoak kargatzeko eta gurpilak haizetzeko makina daukagu ere. 

Zuri laguntzeko gaude

Laguntza edo aholkularitza behar duzu?

 Gure taldea pozik egongo da zuri kasu egiteaz, zure zalantzak argitzeaz eta behar bakoitzerako irtenbiderik onena aurkitzen laguntzeaz.