Enpresa

Nor gara?

Baztandarra kooperatiba, Arizkungo Ordoki auzoan, kokatuta dagoen enpresa bat da.

1975en Baztango herri bakoitzeko 17 herritarrek sortu zuten, garai horretan abeltzainek zituzten beharrak asetzeko helburuarekin. Denda txiki batetik hasita gaur egun, pentsu fabrika bat, gasolindegi bat eta denda bat aurki ditzakegu bertan.

Gaur egun, 300 bat bazkideek osatzen dute enpresa hau. Bertan 9 langileek lan egiten dute, bezeroei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko helburu eta gogoekin.

An Energeticos kooperatibako bazkideetako bat ere bada.

Gure jarduera nagusia animalia mota guztientzako pentsuak fabrikatzea da, horretarako kalitatezko lehengai egokiak erabiltzen ditu. Horrez gain, animalientzako medikamentuak, mineralak eta produktu fitosanitarioak eskaintzen ditu, baita ferreteria produktuak, gasolindegi zerbitzua eta gas-botilak ere. Gainera, gure dendan bertako produktuak aurki daitezke, hala nola gasnak, eztia eta eskualdeko beste hainbat produktu.

baztandarra_silder
Etorkizunari begira

Gure balioak

Balio hauek lagun ditugu duela 50 urte baino gehiagotik, eta gure kooperatibaren bidea markatzen jarraitzen dute.

Gure ingurunearekiko konpromisoa

Gure eskualdeko garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko lan egiten dugu.

Hurbiltasuna

Konfiantzan eta zuzeneko tratuan oinarritutako arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu.

Kalitatea

Kontu handiz aukeratzen ditugu gure produktuak eta zerbitzuak, gure bezeroei irtenbiderik onenak eskaintzeko.

Gure kooperatiba zenbakitan

Hazten jarraitzen duen proiektua

Zenbaki hauek urtez urte hazten jarraitzen duen proiektu baten bilakaera eta konpromisoa islatzen dute.

Bazkide
0 +
Urtetako esperientzia
0 +